The Jayhawks (SARRERAK AGORTUTA)

The Jayhawks (SARRERAK AGORTUTA)


Eguna/Ordua
2015/04/11
larunbata
22:00

Ateak eta txarteldegia 21:30ean zabalduko dira.

SARRERAK AGORTUTA

 

THE JAYHAWKS

The Jayhawks taldea bueltan dugu Kafe Antzokian. Askok gogoratuko duzue lehen aldiz eskaini zuten kontzertu gogoangarri hura “Smile” diskoa aurkezten. 14 urte igaro ostean, Karen Grotberg, Tim O’Reagan, Marc Perlman, Gary Louris eta Kraig Johnson lagunek osaturiko taldea berriz izango dugu gurean. Folk-rock doinuak jorratzen maisuak dira, pop melodia ederrak jotzen ez dute parekorik eta zuzenetan duten jarrera, kategoria, oso musikari gutxik lortzen dute. “Sound Of Lies”, “Smile” eta “Rainy Day Music” diskoetako abestiak entzuteko aukera izango dugu gau berezi honetan.

LAREDO

Pablo Pérezek (Watch Out, Lisa & The Lips) eta Manu Piñónek (Delco) osatzen dute Laredo. Abestiak egiten dituzte, besterik ez, modez edo etiketez kezkatu barik. Emozioa da nagusi, eta euren eraginen artean, Gram Parsonsetik Antonio Vegara, CRAGetik Blue Nilera, Andrés Calamarotik Father John Mistyra.

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

The GrooviesThe Paperhead