The Drones – Inoren ero ni

The Drones - Inoren ero ni


Eguna/Ordua
2014/07/19
larunbata
22:00

Ateak eta txarteldegia 21:30ean zabalduko dira

Sarrera: 15 € (Kafe Antzokia)

The Drones

The Drones, Gareth Liddiard-ek eta Rui Pereira gitarra jotzaileak sortutako laukotea, Australiako garajeko rock tradizioaren oinordekoak dira. Euren lehenengo diskoa, Here comes the Lies (2002), bertsio eta abesti propioez osatua dago. Bigarren lanak ñabardura esistentzialistak dituela dio kritika berezituak eta azkenak, 2013an plazaratutako ‘I See Seaweed’-ek Australiako zerrendetako posturik garaienak eta baita zenbait sari eskuratu ditu: Australian Music Prize, Australian Independant Music Industry Awards, etab.


inoren-ero-ni-WEBInoren Ero Ni

2003an Andoainen sorturiko taldea dugu Inoren Ero ni. Mikel, Okene eta Drakek, BAP!! taldean elkarrekin arituak, buruan zituzten zirriborroei forma emateko berriz ere elkartzea erabaki zuten. Denbora gutxira Borja batu zitzaien eta lehenengo entseguan ikusi zen bazela kimika euren artean. Bigarren diskoaren grabaketaren ostean Drakek taldea utzi zuen eta bere ordez Mariano hasi zen taldean ñabardura berriak emanez kantuei. Inoren ero ni taldearen kantuak oso landutako egiturak dituzte, non elementu bakoitzak rol kardinal bat betetzen baituen eta soinua iparorratzaren erpina baita. Elite zorrotzentzako musika, doako keinu samurrik gabea, jendetza eta olatuetatik urruti dagoena. Otsoentzako musika.

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

ParaleloanThe Longboards Santiago Delgado