Supersuckers – Derringers – Nick Oliveri

Supersuckers - Derringers - Nick Oliveri


Eguna/Ordua
2014/09/21
igandea
20:30

Ateak eta txarteldegia 20:00etan zabalduko dira

Aurresalmenta: 15 € (Kafe Antzokia, Muga taberna)
Txarteldegia: 18 €

Azken orduko berria! Supersuckers eta Derringers taldeekin batera Nick Oliveri (Kyuss, Queens Of The Stone Age) arituko da gurean!

SUPERSUCKERS

Bere zaleek Supersuckers munduko rock’n’roll talderik onena dela oihukatzen dute harro! Izan ere, mota eta neurri guztietako eskenatokietan jo dute, ehundaka kontzertu, milaka jarraitzaile motibaturen aurrean. Oraingoan euren lan berria, “Get the Hell!”, aurkeztera datoz Bilbora, 2014ko diskorik onenetako saria eskuratzeko aukerak dituen lana. Texaseko Austin hirian grabatu dute album hori eta The Dwarves taldeko Blag Dhalia aritu da ekoizle moduan. 12 abestiz osaturiko lan sendoa aurkeztuko digute Kafe Antzokian.

DERRINGERS-web-txikiDERRINGERS

Villarcayoko (Burgos) Derringers taldea euren lehenengo diskoa aurkeztera datoz, Safety Pinseko Mikel Biffsekin Astigarragan grabatu dutena. Bi gitarrek, baxuak eta bateriak osatzen dute talde gazte hau eta 2012tik punk rock’n’roll estiloari fidel, hainbat lehiaketa irabazi dituzte.

 

 

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

quique gonzalez lapidoHannah-Williams-&-The-Tastemakers