Stereorocks Kluba – NOIZ Jaia V. urteurrena

Stereorocks Kluba - NOIZ Jaia V. urteurrena


Eguna/Ordua
2015/06/19
ostirala
00:30

Sarrera: 5 € (Kafe Antzokia) (Kaña ala freskagarri bar barne)

 

Stereorocks Kluba – NOIZ Jaia V. urteurrena
Ekaina NOIZ hilabetea da, 5 urte betetzen baititugu jada, eta nola ez, NOIZ JAIA ezin da falta. Oraindik ere konfetia dugu aldageletan azken festatik. Konfetia…. eta izurde puzgarri bat, dena esan behar baita.
Aurten NOIZ Stereorocksen izango dugu, eta 00.30etik goizaldeko 6.00etara alaituko digute gaua, egunsentiarekin batera ateratzeko eta praka estuak jantzita, besoak errotulkiaz tatuatuta eta tigre maskara buruan hondartzara joateko.
Nork jarriko du musika? Yellow Big Machine handi eta dibertigarriak zuzenekoaz arduratuko dira energiaz beteriko rock noiseroarekin. “Here comes the Big Fun” bere disko izugarria aurkeztuko digute. Eta ondoren, Ritchie Rougthone eta Especialista Mikeren magia platoetan (eta mp3ak, noski).
Zorionak NOIZ!

NOIZ V. Jaia Kafe Antzokian

 

 



 

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

urbeltzen dantza ganbaraKantagintza Anje Duhalde