Sam Roberts Band

Sam Roberts Band


Eguna/Ordua
2014/10/02
osteguna
21:30

Ateak eta txarteldegia 21:00etan zabalduko dira.

Aurresalmenta: 12 € (Kafe Antzokia)
Txarteldegia: 15 €

Sam Roberts Band Kanadako panorama alternatiboaren erreferentzia interesgarrienetakoa da. Argitaratu dituzten bost diskoak Juno sarietara (Kanadako Grammy sarien antzekoak) izendatuak izan dira eta euren lehen diskoak, disko independienteen artean, Kanadako historiako salmentarik onenak lortu zituen. Gainera, The Rolling Stones edo AC/DC taldeekin jo dute.

Sam Roberts Band-ek lan berria ateratzen duen bakoitzean etiketa desberdina jartzen diote: indietik amerikanara edo azken diskoetan bezala elektro edo psikodeliara, beti ere rocka oinarri gisa hartuta. Aurten ‘Lo Fantasy’, euren azken lana, kaleratu dute eta aurrekoak baino disko rockeroagoa da. Honez gain, funk, house, elektronika eta musika afrikarraren eragina ere badu. Euren erreferentziak The Clash-etik Fela Kutira, elektronikako Underworld edo Ray Davies moduko klasikoetatik pasata.


0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

nikki-hillMClan