Revolta Permanent – Tania de Sousa

Revolta Permanent - Tania de Sousa


Eguna/Ordua
2014/12/04
osteguna
21:30

Ateak eta txarteldegia 21:00etan zabalduko dira.

Sarrera: 6 € (Kafe Antzokia)

*Zuzen-Zuzeneanen programaren babesarekin.



Urte batzuetako etenaldiaren ondoren, Barakaldoko Revolta Permanent rap taldea eraberriturik eta disko berriarekin, ‘Genesis’ izenekoa eta urrian plazaratua, itzuliko da. Iker Aginagak eta Iker Villak (Herri Oihua) abiatutako proiektuak bi taldekide berri ditu: Mikel Lopez Becerra (Herri Oihua) eta Aitor Abio (PI.L.T.-eko kide ohia, Matxura). Taldearen soinu elektronikoaz eta ekoizpen artistikoaz arduratzen da Aitor Abio eta PI.L.T. taldeko kidea izandakoa berriz zuzenean ikusteko aukera izango dugu.

Tania De Sousak The Dispositives eta Zuloak taldeetan aritu ostean bakarkako ibilbideari ekin dio. Horretarako ‘Taniatank’ lehenengo diskoa grabatu du 2014ko ekainean Tolosako Bonberenea estudioan Karlos Osinagaren ‘Txap’ aginduetan eta Fermin Muguruzak ekoiztua. Pop-a da nagusi disko honetako 12 abestietan eta amodioa nahiz sentimentuak dira gai printzipalak. Nahiz eta bakarkako bideari ekin, lagunez osaturiko talde batez babestuta dago: Fermín Bouza  (gitarra, koroak eta sintetizadoreak), Maitane Alonso (baxua) eta Ander Del Sol (bateria).

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

Mikel-Kafe-Antzokia-2014-WEBruper_ordorika_baiona