RavenEye feat. Oli Brown – Last Fair Deal

RavenEye feat. Oli Brown - Last Fair Deal


Eguna/Ordua
2015/04/09
osteguna
21:30

Ateak eta txarteldegia 21:00etan zabalduko dira.

Aurresalmenta: 12 € (Kafe Antzokia, www.ticketea.com. Ticketeako sarrera-promozioa: Lehen 50 sarrerak 10€ + gastuak eta talde bakoitzaren bost disko zozketatuko dira lehen 50 pertsona horien artean).
Txarteldegia: 15 €

RavenEye rock power hirukotea hainbatetan saritutako Oli Brown gitarra-jotzaileak, Kev Hickman bateria-jotzaileak eta Aaron Spiers baxu-jotzaileak sortu zuten. 2014an, Joe Satriani famatuaren telonero gisa ibili ziren, eta euren aparteko zuzenekoak eta riff indartsuek publikoa txunditu zuten.

 

Gau honetan Last Fair Deal Bilboko rock blues power hirukotea ere izango dugu. 2009an hasi ziren eta badute 2 disko merkatuan, “Last Fair Deal” eta “Once”. Bigarren lana 2014ko estatuko diskorik onenetarikotzat jotzen dute hedabide espezializatuek. Taldeko gitarra-jotzaile eta abeslari den Gonzalo Portugal, XXIII Bilbo Hiria Pop Rock lehiaketako gitarra-jotzailerik onena, musika independeteko eszenako gitarristarik onenetarikotzat dago hartuta gaur egun. Iker Arbizu baxu-jotzaile itzelak eta Virginia Fernández bateria-jotzaile apartak osatzen dute hirukote hau.

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

Kiko Veneno - El-Pimiento-IndomableB_Flat