Radio Crimen – Rat Zinger

Radio Crimen - Rat Zinger


Eguna/Ordua
2014/08/18
astelehena
23:00

Ateak eta txarteldegia 22:30ean zabalduko dira

Doako sarrera

RADIOCRIMEN

Gaur egungo Bizkaiko punk eszenan guztiz nabarmentzen ari den taldea dugu Radiocrimen. Punk musika oinarri hartuta kaleko istoriak kontatzen dituzte, doinu ilun eta malenkoniatsuak dituzte hizpide. Rat-Zinger, Punk Guerrilla edota Eskorbuto bezalako taldeetan jotzen urte asko daramaten lagunak osatzen dute Radiocrimen. Taldearen buru eta abeslari Txarly Usher (Los Carniceros del Norte) da. Bilboko punk eta afterpunk giroetan izen esanguratsua da berea. Zuzeneko ikusgarria daukate. Beraien bigarren diskoa izango dena prestatzen ari dira. Kafe Antzokian emango duten kontzertuan disko berriko zenbait abestiren aurrerapena eskainiko digute.

RAT-ZINGER

2009an Bilbon sortuak, Rat-Zinger  talde ezagunetan ibilitako lagunek osatzen dute, besteak beste, Anarko, Pilt, Suzio Sistema edota Zer Bizio taldeetan aritutako musikariak. Punk estiloa hardcore doinuekin uztartzen dute, betiere rock’n’rolla oinarri gisa hartuta. Eskorbuto edo Cicatriz moduko taldeen eragina azaltzen da bere musikan eta baita Exploited eta Motörhead moduko taldeenganako duten miresmena. Hau guztia hardcore doinuekin nahastuz, Rat-Zinger taldearen soinu idartsua lortzen dugu.

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

HORN OF THE RHINO – THE WIZARDS- doanleonbenavente-yellowbigmachine