Peter Broderick – Inun

Peter Broderick - Inun


Eguna/Ordua
2014/10/06
astelehena
21:00

Ateak eta txarteldegia 20:30ean zabalduko dira.
Goiko aretoan
*Kontzertu hau eserita ikusteko aukera izango dugu

Sarrera: 10 € (Kafe Antzokia)

Nick Drake, Sigur Ros edo Yann Tiersen moduko artisten ildoa jarraitzen du Portlandeko (Oregon) Peter Broderick artistak. 1987an jaioa, hainbat diska plazaratu ditu musikari izugarri trebe honek, izan ere, hainbat musika tresna jotzen ditu, guztietan gogokoena: pianoa. Honez gain, Danimarkako Efterlang folk taldeko kidea ere bada. Bere taldearekin batera izango dugu disko berria aurkezten.

Mikel Inunziaga Inun musikaria (Zornotza, Bizkaia, 1983). Taldez talde aritu da orain gutxira arte gitarra jotzen eta kantuan, baina bakarkako diskoa kaleratu du orain. Gitarra eta ahotsaz gainera, looper pedala ere baliatuta sortu ditu bere izen-abizena daraman lehen diskoko 11 kantak. Berreginez deitu du lana (autoekoizpena). Bakarka eta zuzenean grabatu du diskoa Tio Pete estudioan. Pop abestiak dira guztiak, funtsean, bluesetik gertuago batzuetan, rock kutsuarekin besteetan, eta funk ukituren batekin beste zenbaitetan.

Berriatik egokitutako testua.

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

Joel Rafaelhiromi-yoshida