Olentzero jaia

Olentzero jaia


Eguna/Ordua
2014/12/21
igandea
17:30

Ateak 17:00etan zabalduko dira

Sarrera: 5 € (Kafe Antzokia)

olentzero jaia 2014

Datorren abenduaren 21ean “Olentzero jaia” ospatuko dugu Bilboko Kafe Antzokian. Gabonak ate joka dabiltza eta horrekin batera, haur eta helduentzako egun bereziak iristen dira. Hau dela eta, jai erraldoia prestatu dugu “Kurkuluxetan” elkarteak eta “Zaparrada” haur-konpartsak. Ospakizun honen helburua haurrek eta haien gurasoek une dibertigarri eta gozoa pasatzea da, gure tradizioan agertzen diren pertsonaiekin batera: Mari Domingin, Galtzagorriak, Olentzero….

Jaia datorren igandean arratsaldeko 17:30ean hasiko da eta adin guztietako haurrei zabalduta dago. Egitaraua honako hau izango da:

•    Batukada emanaldia, “Samba” eskolaren eskutik
•    “Olentzeroren sekretua” Zirtaka antzerki-taldearekin
•    Disko Festa eta Dantzaldia
•    Txokolatada

Bertan hainbat sorpresa egongo dira eta haurrek Olentzerorentzako gutuna ekartzeko aukera izango dute. Sarrerak 5 eurotan salduko dira egun berean eta gonbidapena luzatzen zaie haurrei baserritarrez jantzita etor daitezen.

Antolatzaileak: Kurkuluxetan elkartea eta Zaparrada haur-konpartsa

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

el-drogasporrotx-ibilaldia-WEB