Moreland & Arbuckle

Moreland & Arbuckle


Eguna/Ordua
2014/07/08
asteartea
21:00

Ateak eta txarteldegia 20:30ean zabalduko dira

Sarrera: 10€ (Kafe Antzokia, www.kafeantzokia.com).
Goiko Aretoa

Moreland & Arbuckle

Aaron Moreland gitarristak eta Dustin Arbuckle harmonika jotzaile nahiz abeslariak hamarkada luzea daramate sustrai amerikarreko musikaren mugak aztertzen. Bide horretan, Moreland & Arbucklek Deltako blues-a, folka, rocka, country tradizionala eta soul-a nahasten dituen soinuak sortu diztuzte. 2001ean ezagutu zuten elkar Kansas-eko Wichita clubeko mikrofono ireki saio batean.

Euren azken diskoak, ‘7 Cities’ izenekoak, Coronado esploratizale espainolaren istorioa kontatzen du: Kansaseko Urrezko 7 Hiriak bilatzen jardundakoan gertatutakoak, hain zuzen ere. Disko honetan gainera, Kendall bateria jotzailea eta abeslaria batu zaie.
Arbuckleren hitzetan erabiltzen dituzten instrumentuek bihurtzen dituzte talde berezia: “rockeko taldeak ez dira gitarraz, harmonikaz eta bateriaz osatuta egoten”.

Adina: 18 urte baino gazteagoak ezingo dira kontzertu honetara sartu.
Ordutegia: Kafe Antzokiko barran sarrerak aurresalmenta prezioan erosteko: astelehenetik-ostegunera goizeko 10:00etatik arratsaldeko 19:30ak arte. Ostirala 10:30etatik arratsaldeko 19:30ak arte. Larunbatetan, goizeko 12:00etatik arratsaldeko 19:30ak arte. Igandeetan itxita.

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

adolescents