Marc Ford – Elijah Ford – Conn Bux

Marc Ford - Elijah Ford - Conn Bux


Eguna/Ordua
2014/05/16
ostirala
22:00

Ateak eta txarteldegia 21:30ean zabalduko dira

Aurresalmenta: 15 € (Kafe Antzokia)
Txarteldegia: 18 €

MARC FORD + ELIJAH FORD – CONN BUX

Black Crowes talde mitikoaren gitarra jotzailea izan zen Marc Ford euren urrezko garaian zehar, baina drogak medio,  taldea utzi behar izan zuen eta bere bakarkako ibilbideari ekin.  Sei musikarirekin batera, ‘Holy Ghost’ diskoa aurkeztuko digu.

Gaua hasteko, berriz, Conn Bux, soula eta rock-funka uztartzen dituen talde irlandesa, izango dugu. Elijah Fordek, gainera, bere aitaren taldean jotzeaz gain, saio akustiko bat eskainiko du hasieran.

MARC FORD

Kaliforniako Los Angeles hirian jaio zen Marc Ford 1.966ko apirilaren 13an. Musika munduan 80ko hamarkadaren bukaeran hasi zen Burning Tree taldea sortuz, rock indartsua jorratzen zuen talde honekin disko bat grabatu zuten Epic diskoetxearentzako. Gutxi saldu zen disko hura, baina kritika ezin hobeak izan zituen, honi esker taldea AEBetan zehar The Black Crowes taldearen kontzertuak zabaltzen aritu zen. Handik gutxira Jeff Case gitarra jolea The Black Crowes taldetik bota zuten eta Ford berari eskaini zioten bere lekua hartzeko aukera, honek ez zuen birritan pentsatu eta laster hasi zen beraiekin lanean. Handik hilabete gutxira taldeak “The Southern Harmony and Musical Companion” (1992) diskoa grabatu zuen, seguruenik 90eko hamarkadan grabatu den Rock diskorik garrantzitsuenetarikoa. Gerora, Marc Ford gitarra jotzaileak bere bakarkako ibilbideari ekin zion talde berri batekin.

Adina: 18 urte baino gazteagoak ezingo dira kontzertu honetara sartu.
Ordutegia: Kafe Antzokiko barran sarrerak aurresalmenta prezioan erosteko: astelehenetik-ostegunera goizeko 10:00etatik arratsaldeko 19:30ak arte. Ostirala 10:30etatik arratsaldeko 19:30ak arte. Larunbatetan, goizeko 12:00etatik arratsaldeko 19:30ak arte. Igandeetan itxita.

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

jainko txiki eta jostalari hura