Los Mambo Jambo

Los Mambo Jambo


Eguna/Ordua
2014/12/11
osteguna
21:30

Ateak eta txarteldegia 21:00etan zabalduko dira.

Aurresalmenta: 12 € (Kafe Antzokia)
Txarteldegia: 15 €

Los Mambo Jambo taldea rock’n’roll instrumentaleko eta rythm&blues-eko bigarren lanarekin dator. Surfa ere gogora datorkigu talde hau entzutean. Emaitza: ‘Soinu Jambofonikoa’ deritzotena. ‘Impacto inminente’ deituriko LP honek era guztietako gaiak jorratzen ditu: kaleko borrokak (‘Sombras del Este’ abestian), udako maitasun istorioak (‘Plomo en tus párpados’) edo 50eko hamarraldiko beldurrezko komikiari egindako omenaldia (‘El cadáver que vino a cenar’).
Lau kidek osatzen dute taldea: Dani Nel•lo saxoarekin, Mario Cobo gitarrarekin, Ivan Kovacevic kontrabaxuarekin eta Anton Jarl bateriarekin. Zuzenekoa da Los Mambo Jamboren alderdirik onena. Mundu osoko eszenatokietara igo eta gero, gaur egungo zuzeneko indartsuenetako bat lortu dute.

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

Maite-Goni-Teknologia-hitzaldiaNYSJE