Josu Bergara

Josu Bergara


Eguna/Ordua
2015/06/18
osteguna
21:30

Ateak eta txarteldegia 21:00etan zabalduko dira.

Aurresalmenta: 8 € (Kafe Antzokia, www.ticketea.com)
Txarteldegia: 10 €

Josu Bergara kantautoreak bere disko berria grabatuko du gau honetan. “Karramarroen Hiria” (Autoedizioa, 2006), “Nora zoaz” (Autoedizioa, 2009) eta “Katiuska gorriak” (Taupaka elkareta, 2012) diskoak argitaratu ondoren, eta Euskal Herriko zein Bartzelona, Madril, Valentzia, Girona, Alacant eta Londres moduko hirietan zuzeneko kontzertuak eskaini ostean, Ea herriko musikaria disko berria prestatzen hasi da. Laugarren lan honek “Kanta txikien indarra” izenburua izango du, eta Nerea Alberdi (bibolina), Mikel Nuñez (pianoa), Txema Arana (bateria) eta Daniel Gonzalez (baxua) musikarien laguntzarekin zuzeneko berezia eskainiko du. Gaizka Peñafiel trikitilariak eta Maria Rivero eta Mikel Markez abeslariek ere parte hartuko dute disko berrian. Ahotsaren disdira eta pisuan zein songwriter izaeran oinarrituz, Bergarak erritmo berriak 
jorratzen ditu bere abestietan, pop, rock eta folk ikutuekin, beti bakarlariaren 
ikuspuntu akustiko eta gertukoaz.

 Damien Rice, Glen Hansard, Herman Dune edo Ray Lamontagne-ren ahotsak eta doinuak gogoraraziz, melodiaren garrantzia eta letretan kutsu poetikoa 
ederki islatzen dira Bergararen musikan.

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

sant jordi eguna ospatzenRon Sexsmith Bilboko Kafe Antzokian