Joseba Irazoki eta Lagunak (Azken ordukoa: Cabezafuego bertan behera)

Joseba Irazoki eta Lagunak (Azken ordukoa: Cabezafuego bertan behera)


Eguna/Ordua
2015/02/05
osteguna
21:30

Ateak eta txarteldegia 21:00etan zabalduko dira.

Joseba Irazoki eta Lagunak
(Azken ordukoa: Cabezafuego bertan behera)

 

Aurresalmenta eta txarteldegian: 8 € (Kafe Antzokia)

Joseba Irazoki eta Lagunak ekimena orain dela urte eta erdi sortu zen, Lugaritzeko Kultur Etxeak egindako proposamen batetik. Irazokik eta lagunek bertan eskainitako kontzertua oso ongi atera zen, eta ondorioz, disko batean lanean hasi ziren. Album honetako kantak, berez, gehienbat riff gisara jaio ziren. Josebak talde-soinua izango zuen zerbait egin nahi zuen, Euskal Herrian beste talde batzuk (Gora Japon, Jupiter Jon edo Borrokan, adibidez) egiten ari zirenaren antzekoa. Eta hemen dugu asmo haren emaitza: album trinko eta magnetiko bat, zati instrumentalekin batera ñabarduraz jositako oinarri erritmikoak konbinatzen dituena, halako lirismo bat dariona (Josebaren hitzetan, berak “hortera”tik duen alderdia agerian uzten du lirismo horretan).

Joseba Irazoki eta lagunak:
– Felix Buff: bateria, perkusioa
– Iban Urizar: tronpeta, klarinetea
– Igor Telletxea: tronboia, vibraphonoa
– Jaime Nieto: baxua
– Ager Insunza: gitarra, bibolina
– Joseba Irazoki: ahotsak, gitarra, banjoa, autoharp
– Iñigo Irazoki: Sarako grabazioa + zuzeneko soinua
– Johannes Buff: grabazioa, nahasketa, gitarra, ahotsa

Cabezafuego (AZKEN ORDUKOA: ELURTEA DELA ETA, EZINGO DU GAU HONETAN GUREAN JO)

Atom Rhumba, Mermaid, Half Foot Outside, Jugos Lixiviados, Los  Separatistas, Basque Country Pharaons, Royal Canal, Black Lagun eta Bizardunak taldeetan parte hartu ondoren, Cabezafuegok bakarkako ibilbideari ekin dio.

”Camina Conmigo” (Folc Records/Happy Place) deitzen da bere lan berria eta bertan Iruñako Color-Hits estudioan grabaturiko 8 abesti aurkezten dizkigu. Pop ikutua duten abestiak dira, non Kinks, Softs Boys edota Harry Nilsson moduko artisten oihartzuna azaltzen den.

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

Sons-of-BillBrothers-In-Band