John Hiatt & The Combo – Anje Duhalde

John Hiatt & The Combo - Anje Duhalde


Eguna/Ordua
2015/07/02
osteguna
21:00

Ateak eta txarteldegia 20:30ean zabalduko dira.

Aurresalmenta: 35 € (Kafe Antzokia, www.ticketea.com)
Txarteldegia: 40 €

JOHN HIATT & THE COMBO
John Hiatt (ahots nagusia eta gitarra)
Doug Lancio (gitarra, banjoa eta mandolina)
Nathan Gehri (baxua)
Kenneth Blevins (bateria eta ahotsa)
John Hiatt eragin handia daukan eta begirune handia jasotzen duen AEBetako rock kantautoreetako bat da; gitarra- eta piano-jotzaile izugarria da, ahots zoragarria duena, eta eszenan magnetismoz beteriko presentzia du, handiek baino ez duten xalotasunaz gain. Bob Dylanek, Willy De Villek, Linda Ronstadtek, Bonnie Raittek, B.B. Kingek, Eric Claptonek, Willie Nelsonek, Joan Baezek, Buddy Guyk, Emmylou Harrisek, Nick Lowek, Aaron Nevillek eta Joe Cockerrek, besteak beste, Hiatten abestiak bertsionatu dituzte. Oraingo honetan, “Terms of my surrender” azken diskoa aurkeztuko digu, estudioko bere 22. lana; beste harribitxi bat.

ANJE DUHALDE
Gaua irekitzen, Anje Duhalde Arrangoitzeko musikaria arituko da. Duhaldek euskal rockaren hastapenetan parte hartu zuen; Fuego taldean hasi, Errobi talde mitikoa sortu 70eko hamarkadan Mixel Ducau gitarristarekin eta Akelarre plaza taldean ere zenbait urte igaro zituen. Ondoren, bakarkako ibilbide emankorra hasi zuen. AEBetako folk, blues eta rock doinuak eta euskal tradizioa uztartu izan ditu Duhaldek, baita Georges Brassens kantari frantziarraren ondarea berraztertu ere. Sentimendua duen edozein musika gustatzen zaiola dio eta bere idoloak (Neil Young, Bob Dylan, Paul Simon…) ez ditu aldatu. Azken diskoa Kafe Antzokian grabatu zuen zuzenean; izan ere, bereziki maite dugun laguna dugu Anje.

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

Metz Kafe AntzokianThe Delines Kafe Antzokian