Jainko Txiki Eta Jostalari Hura

Jainko Txiki Eta Jostalari Hura


Eguna/Ordua
2014/05/17
larunbata
22:00

Ateak eta txarteldegia 21:30ean zabalduko dira

Aurresalmenta: 10 € Kafe Antzokia, www.kafeantzokia.com
Txarteldegia: 12 €
Zenbat Gararen lagunak: 6 €

“JAINKO TXIKI ETA JOSTALARI HURA”
Kirmen Uribe, Mikel Urdangarin, Rafa Rueda, Bingen Mendizabal, Mikel Valverde

Bilbo HiriaBilbo Hiria irratiaren XVII. urteurrenaren ospakizunen artean aurkezten dizuegu ‘Jainko Txiki eta Jostalari hura’ ikuskizuna.

“Zaharregia, txikiegia agian izeneko hartatik” hamarkada bat igaro denean, Kirmen Uribe idazlea, Mikel Urdangarin, Rafa Rueda eta Bingen Mendizabal musikariak eta Mikel Valverde artista plastikoa, elkartu dira berriro ‘Jainko txiki eta jostalari hura’ deritzon lan mamitsua abian jartzeko gogoarekin.

Honako konzeptua, aurrekoa bezala, diziplina artistiko bat baino gehiagoren adierazpenean oinarrituko da, ikuskizun koloretsua, eraginkorra eta erabat liluragarria osatuz. Liburu-disko formatuan aurkezturik, hein berean, izaera literario nahiz musikala du lan honek, euskal herritarron zentzumen guztien gozamenerako.

Adina: 18 urte baino gazteagoak ezingo dira kontzertu honetara sartu.

Ordutegia: Kafe Antzokiko barran sarrerak aurresalmenta prezioan erosteko: astelehenetik-ostegunera goizeko 10:00etatik arratsaldeko 19:30ak arte. Ostirala 10:30etatik arratsaldeko 19:30ak arte. Larunbatetan, goizeko 12:00etatik arratsaldeko 19:30ak arte. Igandeetan itxita.

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search