Hannah Williams & The Tastemakers

Hannah Williams & The Tastemakers


Eguna/Ordua
2014/08/09
larunbata
22:00

Ateak eta txarteldegia 21:30ean zabalduko dira

Aurresalmenta: 12 € (Kafe Antzokia)
Txarteldegia: 15 €

Hannah Williams & The Tastemakers

Hannah Williams soul musikan murgildua hazi da, izan ere, aita musikarako dohaina zuen apaiza zen. Mondegreen records diskoetxearekin plazaratu zuen bere lehen diskoa 7″ko euskarrian. Lan honek Sharon Jones & The Dap Kings edota Charles Bradley moduko artisten laudorioak jaso zituen. Craig Charles esatariak BBC irratian duen saioan ere goraipatu zuen etengabe. Gero 9 laguneko taldearekin “A Hill Of Feathers” lan luzea plazaratu zuen Record Kicks diskoetxearentzako. Gerora Europako musika aretorik garrantzitsuenetan aritu izan da eta baita Sharon Jones & Charles Bradley eta Afrika Bambaataa & The Sugar Hill Gang moduko taldeekin zuzeneko birak egiten ere. Momentuko deep soul & funk musikaren erregina lehen aldiz izango da Euskal Herrian bere taldearekin. 

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

supersuckerseus domeinua