Goiener hitzaldia

Goiener hitzaldia


Eguna/Ordua
2014/11/04
asteartea
19:30

Goiener irabazi asmorik gabeko energia kooperatiba herritar bat da. %100 berriztagarria den elektrizitatearen eskaera areagotuz eredu energetikoa aldatzearen alde diharduen kooperatiba eraginkorra dira, bazkideei %100 berriztagarria den elektrizitatea saltzen diena.
Kontsumo arduratsua sustatzen dute, kontzientziazio eta informazio ekintzak eginez. Beraien eginkizuna da energia bezalako oinarrizko ondarea berreskuratzeko herritarren eskaera bideratzea.
Kooperatiba herritarra den aldetik, berdinen artean lan egin eta erabakitzen dute, bazkide bat boto bat delako, tokiko garapen ekonomikoaren alde.
2012an hasi zuten kooperatiba-ibilbidea, eta, egunez egun, bazkide gehiago dira. 2014ko irailean, dagoeneko 2.000 bazkide ziren, eta helburua da herritar, enpresa txiki eta entitate publiko gehiagorengana iristea.
Goiener erakunde apartidista da, egungo sektore energetikoaren ereduari alternatiba bat eskaintzeko lagundu nahi duten gizarte eragile eta eragile politiko orori irekia.

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

The-QuireboysMaite-Goni-Teknologia-hitzaldia