Four Friends (goiko aretoan)

Four Friends (goiko aretoan)


Eguna/Ordua
2014/11/06
osteguna
20:00

Ateak 19:30ean zabalduko dira.

Doako sarrera
Goiko aretoan

Four Friends
“Now Or Never” disko berriaren aurkezpen kontzertua

90eko hamarkada erdian Bilbon sortutako taldea da Four Friends. Rock klasikoa, blues, swing eta jazz standarrak jotzen trebatutako talde  fina. 2003an “Bilbop” lehen diskoa plazaratu zuten eta taldearen sonoridadea gorpuztea lortu zuten. “Dzanga” diskoa 2006ean argitaratu zuten eta beraien kantuak bossa nova, funk edo rockabilly doinuekin jantzi zituzten. Hainbat kontzertu eskaini ondoren taldearen hirugarren diskoa izango zena, “Haruntzago” plazaratu zuten, euskaraz abestuz jazz eta pop doinuetara hurbiltzen ziren.

Orain, 2014ean “Now or Never” diskoa aurkeztera datoz; jazz, blues, swing eta retro-rock estiloko abestiak aurki ditzakegu bertan. Billy Holiday, Etta James, Sarah Vaughan edota Nina Simone jazz izarrak dituzte inspirazio gisa. Brixton records zigiluarekin plazaraturiko diskoan gaur egungo kantarien eragina ere nabari dezakegu, Diana Krall, Eva Cassidy edota Madeleine Peyrouxena kasu esaterako.

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

hispania-fantastic-WEBnapoka-iria