Esne Beltza – Little Pepe

Esne Beltza - Little Pepe


Kontzertua: 22:00 (Ateak eta txarteldegia 21:30etan zabalduko dira)
Aurresalmenta: 10 + banaketa gastuak (Kafe Antzokian eta www.kafeantzokia.com). Txarteldegian: 15 €

Esne Beltza “Gora!” disko berriaren aurkezpena

Ehunka emanaldi eta hiru estudioko disko eta gero, musikalki koktelera koloretsua da Esne Beltza: Xabier Solano (Fermin Muguruza,The Solanos, 4 Itzal, Etzakit), Sergio “Patxuko” (Joxe Ripiau, The Solanos), Jon Elizalde eta Haritz Lonbide (Fermin Muguruza,Ttak), Iban Zugarramurdi (Baldin Bada, Su Ta Gar), Pello Gorrotxategi (Izotz, KaridadekoBentak), Jon Mari Beasain (Etzakit, Mal De Ojo), Aitor Zabaleta (Etzakit, Izotz) eta Zigor Dz(Fermin Muguruza, Selekta Kolektiboa).

Edozein musika estilo txiki geratzen da taldearen musika era adierazteko orduan: hip hop, reggae, soul, rock, folk, edota kunbia bezalako estiloen eragina dute. Finean, Euskal Herri txikitik mundu zabalera bidaia erakusten digu Esne Beltzak, txikitasunetik, handitasun anitzeraino bidea eginez.

Reggae mundutik datorren Little Pepe artistarekin elkarlanean egin dute euren azken diskoa:

Aurretik Little Pepe kantaria arituko da

Adina: 18 urte baino gazteagoak ezingo dira kontzertu honetara sartu.

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search