Elephant Stone

Elephant Stone


Eguna/Ordua
2014/10/03
ostirala
20:00

Ateak eta txarteldegia 19:30ean zabalduko dira.
Goiko aretoan

Sarrera: 10 € (Kafe Antzokia)

Montrealen sortzen den Elephant Stone taldea lehen aldiz izango dugu Euskal Herrian. 2009an Rishi Dhir sitar eta baxujoleak martxan jarri zuen proiektua eta geroztik izen garrantzitsua bilakatu da rock psikodelikoaren eszenan. Black Angels, Brian Jonestown Massacre, the Horrors, the Soundtrack of Our Lives eta Beck moduko artistekin grabazio ezberdinetan parte hartu du Rishi Dhir musikariak.
2009ean plazaratu zuten “The Seven Seas” diskoa eta 2011n “The Glass Box” EPa argiratu ondoren Brian Jonestown Massacre taldearekin batera biran aritu ziren Estatu Batuetan eta baita Europako hainbat jaialditan ere. 2013an lan berriarekin SXSW eta Austin Psych Fest jaialdi ospetsuetan parte hartu zuten eta baita The Zombies taldearekin bira egin ere. Irailean bere disko berria argitaratuko dute.


0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

Landslidenikki-hill