Allah-Las

Allah-Las


Eguna/Ordua
2014/10/26
igandea
20:30

Ateak eta txarteldegia 20:00etan zabalduko dira

Aurresalmenta: 12 € (Kafe Antzokia, Bloody Mary denda -Irun)
Txarteldegia: 15 €

Allah-Las

Los Angeleseko Allah-Las taldea lehen aldiz izango dugu Euskal Herrian euren disko berria, “Worship The Sun”, aurkezten. Los Ángeles hiriko Amoeba diskodenda erraldoian ezagutu ziren taldekideak eta 2012an kaleratu zuten euren lehen disko luzeak kritika eta aipamen ezinhobeak jaso zituen.

“Worship The Sun” lan berri honetan garage eta rock’n’roll doinu landuak entzun ditzakegu, psikodelia musika, perkusio latinoak eta folk elektrikoaz gain. Bertako abestiek garai bateko Kaliforniari gorazarre egiten diete, non artistak, surflariak, poetak…. elkarrekin biltzen ziren. Byrds, Love edota Felt moduko taldeen oiartzuna entzun dezakegu beraien abestietan.

 

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

ekitaldi pribatuaThee Silver Mt Zion Memorial Orchestra