Aire ahizpekin kantu bazkaria

Aire ahizpekin kantu bazkaria


Eguna/Ordua
2015/01/31
larunbata
14:30

Antolatzailea: Erroa argitaletxea

Prezioa: 25 € (Kafe Antzokia, Zenbat Gararen bulegoan)

Urepeletik Bilbora hurbilduko dira Aire ahizpak euren estreinako diskoa Kafe Antzokian aurkezteko.  Ordu batean hitzaldi musikatua eskainiko dute eta 14:30ean hasiko den kantu bazkarian zuzenean arituko dira Bidexka diskoko abestiak eskaintzen. Abenduan argitaratu zuen Erroa argitaletxeak Bidexka diskoa, baxenafar abeslari hauen lehenengo CDa. Durangoko Azokan aurkeztu zuten lehenik, ondoren Baionako Elkar dendan eta azkenik Bilboko Kafe Antzokian aurkeztuko dute egun honetan. Arrakasta izan du urepeldarren diskoak, dagoeneko 1.000 ale baino gehiago saldu baitituzte eta, bigarren argitaraldia agortzear egonik, bidean dago beste 500 aleko sorta bat.

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

Aire-ahizpakFinntroll