5Gora diskoetxearen Jaia: Lurra – Patxuko Nice

5Gora diskoetxearen Jaia: Lurra - Patxuko Nice


Eguna/Ordua
2015/02/12
osteguna
21:30

Ateak eta txarteldegia 21:00etan zabalduko dira.

Doako sarrera

5Gora diskoetxearen Jaia

“Akatsa sisteman” (5Gora) izeneko diskoa kaleratu berri du Lurra taldeak. Ereñozuko Aieka estudioan grabatu dute Iñigo Muguruza (gitarra) eta Ane Garciaren (ahotsa) bigarren lana; Carlos Zubikoa (baxua) eta Iban Larreburu (bateria) taldekideen laguntzarekin. Berriz ere, formatu akustikoari eutsi diote, baina jorratu dituzten estiloak anitzagoak dira: indie-folk, world blues, reggae, ragtime, ska, jazz, dub… Gainera, Xabi Solano, Petti, Maite Neighbor, Jon Elizalde, Jontron, Sergio Patxuko, Oskar Benas eta Xabi Dols lagunen elkarlana izan dute.

Patxuko Nice

Joxe Ripiau, The Solanos eta Esne Beltza taldeekin oholtza gainean hainbat urte eman ostean, Sergio Ordoñez bere proiektu propioan murgilduta dabil azken aldian. Hain zuzen, Esne Beltzaren “Gora!” diskoa (5 Gora, 2013) grabatu ondoren taldea utzi egin zuen —Gorka Suaiak hartu zuen haren lekua— Patxuko Nice
taldearen disko berria “435.0”deitzen da.

0
Envianos un mensaje

Envianos tu mensaje y trataremos de responderte en cuanto podamos.

Start typing and press Enter to search

Still-RiverA-Wamba-Buluba-Marcos-Send